Espainiarra da informazioaren iturria; "estatu terrorismoarekin" lotutako pertsona bat. Hari jarraituz, Naparraren gorpua Mont de Marsan (Frantzia) ondoko udalerri bateko basoan dagoela uste du haren familiak. Hala agertu dute prentsaurrekoan Iñigo Iruin abokatuak, Eneko Etxeberria anaiak eta Paco Etxeberria mediku forentseak. 36 urtean itxita egon den auzia berriz irekitzeko motiboak badaudela uste du Iñigo Iruin abokatuak, eta halaxe egiteko eskatu zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean. Nolanahi ere, eta auzia argitzeko itxaropena badutela azpimarratu arren, lasaitasuna eta zuhurtasuna eskatu ditu abokatuak.
1980ko ekainaren 11n desagertu zen Joxe Migel Etxeberria Alvarez Naparra Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea, Ziburun —handik ordubetera dago Mont de Marsan—. BVEk bere gain hartu zuen bahiketa eta hilketa.
Jarraitu irakurtzen Berria egunkarian