Itun eredu bat sortzea proposatu die Hekimen taldeak erakundeei

Erabiltzailearen aurpegia G. Goikoetxea 2016ko irailaren 30a

Euskarazko hedabideei «aitortza eta bermea» emateko lege esparru bat egin nahi du elkarteak. «Epe luzerako begirada» eskatu die erakundeei. 

Beste hainbat arlotan daukaten eran, euskarazko hedabideen arloan ere hitzarmen sistema bat egitea proposatu du Hekimen elkarteak, euskarazko herri ekimeneko hedabideen bilguneak. Eredu horrek euskarazko komunikabideei «aitortza eta bermea» ekarriko liekeela azaldu du Alberto Barandiaran zuzendariak. Gogorarazi du EITBren eskaintza telebista eta irratikoa dela. «Zergatik ez eskaini euskal hedabide idatzi eta tokikoei esparru legal bat beren garapenerako eta beren lan baldintzak duintzeko?». Eztabaida zabaltzeko eskatu du Hekimenek. «Epe luzeko begiradarekin» jokatzeko eskatu die erakundeei.

Jarraitu hemen irakurtzen. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!