«Ilusio handiz jokatuko dut Gasteizen»

Erabiltzailearen aurpegia Jon Eskudero 2016ko abuztuaren 5a

Itzalpean igaro du uztaila Iñaki Artola alegiarrak, baina abuztuan eta irailean gehiago jokatzea espero du. Horretarako, bere sasoiaren berri eman nahi du Gasteizko torneoan, gaurtik aurrera.

Uzta hila topatu duenik ere ezin esan daiteke, baina nahiko urri joan zaio uztaila Iñaki Artolari (Alegia, Gipuzkoa, 1994). Sasoiko egon arren, lau partida besterik ez du jokatu. Udako egutegirako, gutxi. Ordea, abuztua eta iraila bestela joatea espero du, eta Asegarcek Gasteizko torneoan parte hartzeko aukera emango dio, gaurtik aurrera. Albisurekin batera, Olaizola II.aren eta Untoriaren aurka ariko da, 22:00etatik aurrera. Ohi bezala, naturaltasun osoz hitz egin du.

Udako lehen torneoa izango duzu Gasteizkoa. Pozik, ezta?
Egia esan, oso garesti dago torneoetan sartzea. Gehienetan, enpresako bina bikotek parte hartzen dute, eta pilotari handiak ditut aurretik: Olaizola II.a, Urrutikoetxea, Bengoetxea VI.a eta besteren bat ere bai, akaso. Espero nuen Donostiako ferian jarriko nindutela, baina ezustean iritsi zitzaidan deia Gasteizen aritzeko. Ilusio izugarria egin zidan, eta orain niri dagokit erantzutea.

Estreinakoz ariko al zara Gasteizen?
Bai. 2014ko ekainean debuta egin, eta Donostiako ferian parte hartu nuen. Iaz ere han izan nintzen, eta Gasteizen ardoaren desafioa jokatu nuen. Aurten, aukera eman didate torneoan aritzeko. Behetik gora noan seinale izango da.

Ez dago erraza, ordea, enpresako kideei aurrea hartzea.
Asegarcen oso handia da aurrelarien kalitatea. Pentsa, Urrutikoetxea atzelari jartzen dutenean ere zaila izaten da aurrean posturen bat eskuratzea. Nik uste dut merezitako tokian nagoela. Ez nago kexatzeko. Nola, bada! Gasteizen ni jartzeko Bengoetxea VI.a kanpoan utzi behar izan du enpresak. Bada zerbait. Txapeldun handia da leitzarra, eta ni oraindik ez naiz haren mailara iristen.

[Jarraitu irakurtzen berria.eus-en]

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!