Pili Zabala: «Garrantzitsua da Madrilen hitz egitea estatu terrorismoaz»

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2016ko uzt. 5a, 13:11
Argazkia: Berria.eus

Zabalak mahai ingurua baliatu nahi du Paco Etxeberriaren lantaldea torturaz egiten ari den lana ezagutarazteko. Madrilen gaiaren inguruko ezjakintasun handia dagoela deritzo.

Biktimen papera etorkizunaren eraikuntzan. Eraikiz esperientzia izeneko mahai inguruan parte hartuko du Pili Zabalak, GALek desagerrarazi eta hildako Joxi Zabalaren arrebak, bihar, Madrilen. Harekin batera izango dira Jose Miguel Gomez Elosegi, ETAk hil zuen Francisco Javier Gomez Elosegiren anaia, eta Ivan Ramos Torrano, ETAk hildako Maite Torranoren semea.

Zabala Madrilen dago, bertako Unibertsitate Konplutentseak antolatu duen jardunaldia jarraitzen. Euskal Herriaren etorkizuna ETArik gabe mahai ingurua entzun ostean, tarte bat egin zuen atzo, BERRIArekin biharko solasaldiari buruz hitz egiteko.

Zer garrantzi du halako gaiak Madrilen jorratzeak?

Garrantzitsua da Euskal Herritik kanpo jorratzea; are gehiago Madrilen, Espainiako hiriburua dela kontuan izanda. Iruditzen zait ezjakintasun ikaragarria dagoela. Ez dakite Euskal Herrian zer ari den egiten, edo ez zaie interesatzen, edo komunikabideek ez dute helarazten. Nahitaezkoa da hona etortzea. Argi dago zenbat eta jende gehiagoren bultzada izan orduan eta erraztasun gehiago izango dela gobernuaren planteamenduak aldatzeko.

Zuen esperientziak jendea harrituko duela uste duzu?

Suposatzen dut baietz.Pentsatzen dut, batez ere, deigarria izango zaiela indarkeria mota desberdinak jasan ditugun pertsonak elkarrekin mahai berean ikustea, antzeko diskurtso batekin; edo, behintzat, errespetu osoko diskurtsoarekin.

Jarraitu artikulua irakurtzen Berria egunkarian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!