Berastegin Liburuen Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2019ko apirilaren 12a

Igande arratsaldez kultur solairuan Leire Zinkunegi ipuin kontalaria eta II.Mikro-ipuin lehiaketako sari banaketa izango dira

Apirilak 14 igandea, arratsaldeko 18:00tan Udaleko kultur solairuan Leire Zinkunegi ipuin kontalaria izango dugu. Leire Zinkunegik "Edurnezuriren ipuin berria" eskainiko digu. Istoria Josu Galdos idazleak moldatua izan da eta bertan, edertasun eta harreman eredua berriak proposatzen dira. 
Ondoren, Berastegiko II.Mikro-ipuin lehiaketako sari banaketa izango dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!