Herri batzarrerako deia egin du Berastegiko EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2019ko otsailaren 13a

Otsailaren 15ean, ostiralean, 18:00etan izango da lehena, eta 16an, larunbatean, bigarren saioa, 11:30ean. Udaletxeko erabilera anitzeko gelan egingo dituzte. 

Bi gai nagusi landu nahi ditu Berastegiko EH Bilduk herri batzar horietan: batetik, 2011-2019 legealdien balorazioa egin nahi du herritar guztiekin, eta, bestetik, 2019-2023 udal hauteskundeei begira, prestaketa lanak egin nahi dituzte. Hala nola, hautagaiak, herri-programa eta lan-taldeak zehazteko.

Bi deialdietan gai berdinak landuko dira, eta batzarren ondoren mokadutxoa egongo da. Berastegiko EH Bildutik animatu eta parte hartzeko deia luzatu dute, guztien iritziak eta ekarpenak gustura jasoko dituztela iritzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!