KULTUR ASTEA BERASTEGIN

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2018ko urr. 26a, 09:29
Atzo eman zitzaion hasiera 2018ko Kultur Asteari Berastegin, Euskaraldiari buruzko hitzaldi batekin. Datozen egunetarako ere, egitarau oparoa antolatu dute Urepele elkarteak, Beasti Guraso Elkarteak eta Berastegiko Udalak.

OSTIRALA, URRIAK 26         

16,00etan      Merienda Guraso Elkartearen eskutik, eskola atarian.

 

16,30ean       Bizikleta- eta patin/patinete-ginkanak eta sorpresa ugari eskola atarian eta frontoian, Guraso Elkartearen eskutik (norberak ekarri beharko ditu bere bizikleta, patin edo patinetea eta kaskoa).

 

19,00etan      Itzalitako kalabazen berpiztea: Gau Beltzaren ospakizunak Euskal Herrian hitzaldia Jaime Altuna eta Josu Ozaitaren eskutik, erabilera anitzeko gelan.

                                                                                                                                                                    

LARUNBATA, URRIAK 27

15,00etan      Mus-txapelketa herrikoia, Ategin.                                                             

17,00etan      ANIMALIAK MINTZO ZIREN GARAIETAN ipuin-kontaldia Marta

Alzateren eskutik, kultur solairuko erabilera anitzeko gelan.

 

19,00etan      Pintxo-potea.

 

23,00etan      Musika-iluntzea Bi Zaldi eta Estarlus  taldeen eskutik, Urepele Elkartean.

 

 

IGANDEA, URRIAK 28

12,00etan      Organo-kontzertua Myriam Ulanga organo-jolearen eskutik, San Martin Toursekoaren elizan.

 

17,00etan      Kalean otso, etxean uso antzerki-emanaldia haurrentzat Patata Tropikala taldearen eskutik, erabilera anitzeko gelan.

 

 

OSTEGUNA, AZAROAK 1

12,00etan      Bertso-pilota emanaldia frontoian, Lizaso, Urmeneta, Eneko eta Txarama pilotarien eta Amaia Agirre eta Beñat Gaztelumendi bertsolarien eskutik.

 

19,00etan      ArtaNtxuriketankantu-emanaldia Aranoko Ansa ahizpen eta beren amaren eskutik, erabilera anitzeko gelan.

 

OSTIRALA, AZAROAK 2

16,30ean       HIRIKO JOLASAK parkea Kulkiren eskutik, eskola-atarian. Tartean, txokolatada.

 

19,00etan      Madagaskar, eskalada aitzaki ikus-entzunezkoa Andoni Arregi eta Imanol Amundarainen eskutik, erabilera anitzeko gelan.

 

LARUNBATA, AZAROAK 3

16,00etan      Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen “Duintasuna” elkarteko bi kideen eskutik, azken hilabeteetan izandako ibilbidearen inguruko hitzaldia, Gaztainondo Elkartean.

 

18,00etan      AROA eta MIRARIAK magia-ikuskizuna Asier Kidam magoaren eskutik, erabilera anitzeko gelan.

 

 

22,00etan      PUTINEN DESPEDIDAKOAantzezlana Ramon Agirre, Inazio Tolosa eta Asier Sotaren eskutik, eskolako gimnasioan.

 

IGANDEA, AZAROAK 4

Goizean zehar AZOKA eta tartean herriko eta herritarren produktuak eskuragai. Horretaz gain:

 

-   Gazta-lehiaketa

-   Arroz-esne lehiaketa

-   Postu-lehiaketa

- Ahari, ardi eta bildots-lehiaketa

-   Animalia ezberdinen erakusketa

-   Rally-ko argazki onenen erakusketa (udaletxean)

 

13,30ean       Sari-banaketak.

 

18,00etan      Talo-jana eta gazta eta arroz-esne dastaketa, ardoak eta sagardoak lagunduta. Tartean, Sara Caminos eta Maider Agirretrikitilarien emanaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!