A-15 errepidea itxita izango da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2018ko urriaren 26a

A-15 errepidea guztiz itxiko da, bi noranzkoetan, larunbatetik astelehenera.

Berastegitik Andoainerako A-15 zatia  erabat itxiko da asteburuan, San Lorentzo-Larre tuneleko obrak bukatu asmoz. Lau hilabetez luzatu dira errepide zati honetako lanak, baina dirudienez, asteburu honetan amaiera emango zaie. 
 
Errepidearen itxiera, urriak 27, larunbateko goizeko 08:00etan hasi eta urriak 29, asteleheneko goizeko 08:00etan amaituko dira. Aipatu bezala, bi noranzkoetan izango da itxita A-15a. 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!