XX. Azoka eguna Berastegin

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2018ko irailaren 28a

Aurten ere KULTUR ASTEAren barruan AZOKA EGUNA ospatuko dugu. Azaroaren 4an, igandea, izango da.

  • Eguraldiaren arabera, frontoian edo plazan egingo dugu eta goizeko 11:00etan emango zaio hasiera. Tartean hainbat kontu izango ditugu:

     

  • XXVII. GAZTA LEHIAKETA
  • XX. POSTU LEHIAKETA
  • XX. ARGAZKI LEHIAKETA
  • X. ARDI, AHARI ETA BILDOTS LEHIAKETA
  • XII. ANIMALI ERAKUSKETA
  •  Hona hemen kontuan hartzeko hainbat ohar:

  • Postu lehiaketa: Herriko eta herritarren produktuez osatutako postuek bakarrik hartuko dute parte lehiaketan. Sari bakarra egongo da.
  • Ardi, ahari eta bildots lehiaketa: Herriko edozein artzainek parte har lezake. Partaide bakoitzak ardi, ahari eta bildots bana aurkeztu beharko ditu, muturgorri edo muturbeltz izan, berdin izango du. Norberak ekarri beharko ditu azoka lekura 10,00etarako. 3 sari bereiztu izango dira bildots, ardi eta ahari onenarentzat.
  • Animali erakusketa: Edozein mota eta tamainatako animaliak aurkez litezke: untxi, hegazti, txerri, pottoka, ahuntz, asto, behi… Ordaina izango dute.
  • Gazta lehiaketa :
  • Parte hartu nahi duten guztiek 2018ko azaroaren 4an goizeko 10:00etan azoka lekuan aurkeztu beharko dute beren gazta.
  • Parte hartzaileak herrikoa izan behar du eta norbere etxeko ardi-esnearekin egindako gazta aurkeztu behar du.
  • Gazta egile bakoitzak gazta bakarra aurkeztu ahal izango du.
  • Ordainketa izena ematerakoan egingo da: kiloko 15,00 euro.
  • Epaimahaiak goizeko 11:30etik 13:00era hartuko du erabakia.
  • SARIA
  1. 150,00 euro
  2. 125,00 euro
  3. 100,00 euro
  4. 75,00 euro
  5. 50,00 euro

Izena emateko epea irailaren 24tik urriaren 19ra izango da, udaletxera deituz (943 68 30 00) edo kultura@berastegi.eus posta elektronikora idatziz. Inongo zalantzarik baduzue, deitu edo idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!