Bote luze ikastaroa Berastegin

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2018ko ekainaren 5a

Berastegiko udalak uda honetarako ikastaro berezia antolatu du, Bote Luze ikastaroa hain zuzen.

Joko zuzeneko (edo luzeko) pilota modalitatea da Bote Luzea, laxoa, paxaka eta errebotearen antzera. Joko zuzenean, piloteoa aurrez aurrekoa da, pilotariak elkarren parean kokatzen dira eta ez aldamenean pleka-ko (blé) modalitatetan gertatzen den moduan. Aurkariek ez dute pareta eta sarerik elkarren artean eta jokalekuak 55-60 metro luze eta 12-15 metro zabalekoak dira, normalean. Beraz, joko honetarako plaza egokia da Berastegikoa.

Kirol jokoaren nondik norakoak ezagutu eta praktikatu ahal izateko, ikastaroa antolatu du Berastegiko udalak. Larraulgo Murgilazpi Kirol Elkarteko kideek eskainiko dute ikastaroa uztailean, gazte nahiz helduentzat.

 

Informazio gehiago nahi duenak kultura@berastegi.eus helbidean edo udaleko bulegoetan izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!