Minority Safe-pack ekimena babestea eta sustatzea
Europan 80 bat jatorrizko hizkuntza mintzatzen dira. Horietako batzuk ofizialak dira eta beste batzuk ko-ofizialak, baina gehienek ez dute estatus ofizialik. Ondorioz, Europako hizkuntza askok ez dute babes legalik eta arriskuan dago beraien biziraupena.
Europako Batasunaren oinarrizko printzipioetan hizkuntza- eta kultura-dibertsitatea
babestea dago, bere lemak dioen moduan: in vatietate concordia. Hale ere, Europako Batasunak printzipio horien babesa eta sustapena Estatuen menpe uzten du. Estatu guztiek ez dute jokamolde bera eta hizkuntza asko babesik gabe dago. Europako Batasunaren mailako lege-neurri amankomunen faltan, estatu bakoitzaren borondatearen eta izpiritu demokratikoaren kalitatearen araberakoa izango da hizkuntzen babes-maila.
Europako Batasunak gutxiengoen hizkuntzak eta kulturak babesteko lege-garapen eta neurri minimo amankomun batzuk antola ditzan, Europako hainbat gizarte-eragilek 'Minority Safe-pack' izeneko herritarren ekimena bultzatzen ari dira. Ekimenak 1.000.000 bat sinadura bildu beha ditu Batasuneko 7 estatu desberdinetan gutxienez 2018ko apirilaren 3a baino lehen eragina izan dezan.
Hauek dira Europako Batasunari egiten zaizkion eskakizunak:
1. EBak Estatuei gomendatzea hizkuntza- eta kultura-dibertsitatea babestea eta sustatzea.
2. Finantziazio-programak abiatzea hizkuntza-komunitate gutxituentzat.
3. Hizkuntza Dibertsitatearen Zentroa delakoa sortzea.
4. EBren erregio-garapenerako funtsen helburuetan, gutxiengo nazionalen babesa eta
kultura- eta hizkuntza-dibertsitatearen sustapena aintzat hartzea.
5. Gutxiengoek gure gizarteei eta Europari ematen dioten balio erantsiari buruzko
ikerketa egitea.
6. Estaturik gabeko gutxiengoentzat estrategia konpartitu eta zeharkakoak bultzatzea.
7. Europako copyright lege bateratu bat, kultur zerbitzuak eta emanaldiak norberaren
ama-hizkuntzaz eskuratu ahal izateko.
8. Ikus-entzunezko edukiak mugaz gaindi hizkuntza gutxituetan eskaintzeko eta
jasotzeko zerbitzu-askatasuna.
9. Gutxiengoen kulturaren eta ondarearen adierazpideak eta komunikabideak estatulaguntzen arautegitik salbuestea.
Ekimenaren aldeko sinadura Internet bidez eman daiteke helbide honetan:
http://www.minority-safepack.eu/main/index
Horiek guztiak kontuan hartuta Berastegiko udalak honokoa erabaki du:
1. 'Minority Safe-pack' delako herritarren-ekimen europarra bere egitea, babestea eta sustatzea.
2. Herritarrei eskatzea 'Minority Safe-Pack' ekimena sina eta heda dezaten.
3. Udal batzaren erabaki hau herriko komunikabideen eta udaleko sare sozialetako kontuen bidez iragartzea.
4. Europako Batzordeko lehendakaria erabaki honen jakitun egitea.
Berastegin, 2018ko otsailaren 19an