‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2018ko otsailaren 9a

‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ Tolosan eta Villabonan saioak egin eta gero, Berastegira iritsiko da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa. Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara?

Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta Berastegin duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko eta UEMAko kideek.

Hitzaldian bertan ere, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak Villabonan emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak aipatuko dira. ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’

Noiz: otsailak 16, ostirala
Ordua: 18:00
Non: Udaletxeko erabilera anitzeko gelan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!