2018/01/27 11:30
11:30. Hamaiketakoa plazan, Urepele elkartearen eskutik.
Ondoren. Altxorraren bila jokoa gaztetxo eta helduentzat.
Bazkal aurretik. Mozorroen desfile, koreografia… ahal dena, plazan.
14:00. Herri bazkaria, bazkaria norberak ekarri beharko du, antolakuntzak ogia, edaria, kafea eta kopak jarriko ditu. Izen ematea udaletxean, Ategin edota Urepele elkartean 5 euroren truke. Apuntatzeko azken eguna urtarrilaren 21, igandea izango da. 16 urtetik beherakoek dohainik izango dute baina hauek ere izena eman beharko dute aipaturiko lekuetan. Aurten taldeka erreserba egiteko aukera egongo da eta horretarako udalean jakinarazi beharko da.
18:00. Matraka elektrotxaranga tabernaz taberna.
Iluntzean. Luncha Urepele biltokian.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?