Badatoz Berastegiko inauteriak!

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2018ko urtarrilaren 12a

Urteroko legez aurten ere inauteriak ospatzeko prest gara berastegiarrak. Egitarauarekin lanean ari garen bitartean, herri bazkarian izen emateko epea zabaldu dugu. Bazkaria norberak ekarri beharko du, eta antolakuntzak, ogia, edaria, kafea eta kopak jarriko ditu. Izen ematea Udaletxean, Ategin eta Urepele elkartean egin daiteke 5€-ren truke. Izen emateko azken eguna urtarrilaren 21a izango da. Gogoratu 16 urtetik beherakoek dohan izango dutela bazkaria, baina izen eman beharko dute helduen moduan. Taldeka egin daitezke errebeserbak. Laster zabalduko dugu egun osoko egitaraua.... Anima hadi!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!