GABONETAKO LUDOTEKA ZERBITZURAKO HEZITZAILE
LANPOSTUA.
2016ko Abenduaren 26tik 2017ko Urtarrilaren 5era arte (biak barne) burutuko
den ludotekarako hezitzailea behar dugu Berastegiko Muñagorri Eskolan,
HH3 eta LH6 bitarteko umeentzako bideratuta, eguneko bost orduko saioak
izanda.
Betebeharrak:
Derrigorrezkoa da 18 urte baino gehiago izatea eta euskeraz jakitea.
Kontutan hartzeko beste baldintzak:
Lehentasuna emango zaio Berastegikoa izateari.
Hezkuntza munduari lotutako ikasketak izan edo ikasketak burutzen
egotea baloratzen da (batez ere HH eta LH gradua).
Aisialdiko hezitzaile titulua izatea baloratzen da praktika edo
praktikarik gabe.
Udalekuetan hezitzaile bezela eskarmentua izatea baloratzen da.
Beste ikastaroak izatea baloratzen da: musika, atsedenaldiarekin
lotuaz…
Eskaintzen den lanpostuak honako baldintzak edukiko lituzke:
Soldatapeko kontratua eskeiniko da (Kiriketan S.L. enpresak
bideratuko duelarik).
Apuntatzen den ume kopuruaren arabera, hezitzaile gehiagorekin lan
egitea tokatu liteke.
Eguneroko ekintzak dituen programa bat burutu beharko da.
Horretarako hezitzaileek enpresaren laguntza edukiko dute eta
programa euren artean zehaztuko lukete betiere Guraso Elkarteak
oniritzia emanda.
Interesatuek, bidali zuen kurriluma beastige@gmail.com helbidera
Abenduarean 13 baino lehen (hau azken eguna izando delarik).
Beasti Guraso Elkartea.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!