Udal liburutegiaren inaugurazioa, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2016ko maiatzaren 19a

Udaletxeko laugarren solairuaren inagurazio ekitaldiak izango ditugu bihar osteguna eta etzi ostiralean. 

Bihar, goizean zehar, eskolako haurrak eta irakasleak gonbidatu ditugu solairua bisitatzera.

Ostiralean, goizeko 12:00etan ekitaldi instituzionala egingo dugu. Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ingurumen saileko arduradunak gonbidatu ditugu bertara. Arratsaldean, berriz, 19:00etan solairuaren erabileran eta herrian hain garrantzitsuak ditugun kultur eragile ezberdinen osatutako ekitaldia izango dugu; antzerki taldea, batukada taldea, dantzariak, herriko bertsolariak eta Jone Gorostarzuren errezitaldia.

Jarraian mokadutxo bat egiteko aukera izango dugu.

Herritar guztiak gonbidatuta zaudete ekitaldira, animatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!