Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herritarroi jakinarazpena:
Azkena egin genuen herri batzarrean eta Informatzen-en bigarren atalean aipatu genuen bezala, herriko plaza ixteko hobekuntzak egin nahi ditugu Maiezkonetik Zubizabaletarako bidean, berau izango baita herrirako sarrera eta irteera nagusia.
Bi aldeetara dauden espaloien egoera hobetuko da; gaizki dauden losa-harriak konpondu eta puskatuta daudenen ordez, berriak ezarriko dira.
Eskola eta Arru etxearen tartean dagoen errepidean hobekuntzak egingo dira; bi auto elkarrekin gurutzatzea erraztu eta oinezkoentzat ziurtasuna bermatzeko.
Obrak hilabete iraungo dute gutxi-gorabehera.
Denbora honetan hainbat eragozpen sortu daitezke ibilbide horretan; hauen aurrean guztiok arduratsu jokatzea eskatzen dugu.
Milesker
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?