Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kaixo, herritarrok:
Udal taldeak XVIII. herri batzarrerako gonbidapena luzatzen dizue. Datorren ostiralean, abenduak 18, iluntzeko 21,15etan egingo da udaletxeko pleno-aretoan eta gai hauexek jorratuko dira:
1. 2016ko aurrekontuaren aurkezpena
2. Kontsulta berria
3. Kultur astearen balorazioa
4. Herri lur eta bideen inbentarioa
5. Beste hainbat puntu.
Herritar guztion partaidetza eta elkarlanarekin egin nahi dugu aurrera. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.
BERASTEGIKO UDAL TALDEA
Berastegin, 2015ko abenduaren 15ean
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?