Elkartasun azoka Berastegin

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2015eko abenduaren 9a

Bigarren eskuko materialen azoka aparkaleku azpiko lokalean. Azokaren helburua, soberan edo erabiltzen ez ditugun gauzei etekina atera eta erabilpen berri bat ematea da.

Ekartzen diren gauzei prezio sinboliko bat jarriko zaie eta lortzen den dirua Etiopiako WUKRO herrira bidaliko da. EUTSI ELKARTASUNARI!

Aparkaleku azpiko lokalean zabalduko da azoka ostiralean, hilaren 11n, 16:30etik 18:30era. Larunbatean eta igandean, 11:30etik 13:00erako ordutegia izango du. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!