Bihar, irailaren 15ean, asteartea, Berastegi eta i

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2015eko irailaren 14a

Bihar, irailaren 15ean, asteartea, Berastegi eta inguruetako odol emaileek hitzordu berri bat dute. Betiko moduan, Berastegiko Muñagorri ikastetxean egingo dira odol emateak, arratsaldeko 18:30etan hasi eta 20:30ak bitartean. Antolatzaileek, animatu nahi dituzte betiko emaileak parte hartzera eta nola ez oraindik inoiz emaile izan ez diren lagunak hurbil daitezen, beharrak handiak baitira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!