IGERILEKUAK HUSTUTZEKO JARRAIBIDEAK: Udara buka

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2015eko irailaren 8a

IGERILEKUAK HUSTUTZEKO JARRAIBIDEAK: Udara bukatzen ari den honetan herritar askok dauzkaten igerilekuak hustuta utziko dituzte negurako. Ura kloratua dagoenez ezin da zuzenen errekara bota. Jakin ezazue hauek direla jarraitu beharreko hainbat pausu: - Lehenik Ur agentziari igerilekua hustutzeko baimena eskatu behar zaio. Tel. 943 024829 (Ana Ramos) - 3-4 egun kloro gehiago bota gabe egotea komeni da ahalik eta gutxien izateko igerilekua hustu baino lehen. - Edozein emergentzi izanez gero, urak ihesi egin, edo errekan hildako arraiak ikusi edo.....deitu 112 tfnora. eta bertan eman abisua. Aholku hauek jarraituz, errekan hildako arrai gehiago ikustea saiestuko degu. Mila esker

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!