Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
HERRI AFARIA
Ohitura dugunez, Salontzoetan, abuztuaren 7an, ostirala, herri-afaria izango da.
Menuak:
Haurrentzako menua:
- Makarroiak
- Oilasko bularra patatekin
- Petit suisse-ak
- Freskagarriak
Helduentzako menua:
- Itsaskiz betetako piperrak
- Penka beteak zizen saltsan
- Otarrainxkak baratxuri erara
- Bakailaoa erromatar erara
- Saihets hezurrak erreta
- Goxua txikia eta sorbetea
- Edaria, kafea eta kopa
Prezioak:
Umeen menua: 10 €
Helduen menua: 22 €
Txartelak toki hauetan daude salgai: Urepele Elkartea, Zelal Taberna, Basurde Elkartea eta Udaletxea.
Epea uztailaren 31ra artekoa izango da.
OHARRAK:
- Adin mugarik ez da izango menu bat edo bestea aukeratzeko, baina umeen menua aukeratzen dutenek ahal bada umeentzako prestatutako mahaietan eseri beharko dute. Gurasoren batek umeak bere mahaian eduki nahi baditu, mahaiaren erreserba egiteko orduan adierazi egin beharko du.
- Menu zeliakoa edo bejetarianoa eskatzea ere badago
- Aurten uztailaren 27tik abuztuaren 2ra bitartean mahaiak taldeka erreserbatzeko aukera izango da. Horretarako, udal bulegoetara jo edo kultura@berastegi.eus helbidera idatzi behar da.
- Ondo zehaztu beharko da taldearen izena. lagun kopurua eta taldekideen izen-abizenak.
Berastegin, 2015eko uztailaren 7an
Kultura Batzordea
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?