Urtero bezala, Salontzotan KUADRILEN BAZKARIA egin

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2015eko uztailaren 13a

Urtero bezala, Salontzotan KUADRILEN BAZKARIA egingo da, aurten abuztuaren 8an, larunbatean, eta adin guztietako kuadrillak animatu nahi genituzke parte hartzera. Horretarako, izena ematea beharrezkoa izango da, kuadrillaren izena eta lagun kopurua zehaztuz, abuztuaren 2a baino lehen, eta 4 lekutan eman ahal izango da izena: udaletxean, Zelai tabernan, Basurde elkartean eta Urepele elkartean. Izena ematen duten kuadrillek tortilla-lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Osagaiak eta tresneria (sua, zartagina...) norberak ekarri beharko ditu. Bazkaltzeko platerak eta basoak Udalak jarriko ditu, ogia eta edaria Urepele elkarteak, eta jatekoa eta kubiertoak, berriz, kuadrilla bakoitzak ekarri beharko ditu. Animatu parte hartzera!!! Berastegin, 2015eko uztailaren 9an KULTURA BATZORDEA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!