Sanlontzoetako programaren azala diseinatzeko, lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2015eko ekainaren 16a

Lehiaketa bat antolatu nahi du Berastegiko Kultura Batzordeak festetako programaren azala egitea helburu duena.

Lehiaketan parte hartzeko irizpideak honakoak izango dira:

  • Diseinu librea. (digital, marrazki, kolax...)
  • Azalaren neurria: A4 orriaren erdia horizontalki jarrita.
  • Azaldu beharreko testua: BERASTEGIKO SALONTZOAK 2015 ABUZTUAK 7,8,9,10 eta 11 (hizki larriz, xehez... Nahi bezala).
  • Lana gutun-azal baten barruan aurkeztu beharko da eta beste batean egilearen datuak jarri beharko dira.

Irabazlearen lana programaren azalean agertzeaz gain, egileak saria izango du, Salontzotako herri afarian emango zaiona. Lanak Udaletxeko bulegoan aurkeztu beharko dira, uztailaren 5a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!