XV. Herri Batzarrerako gonbidapena

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2015eko martxoaren 23a

Udal taldeak XV. Herri Batzarrerako gonbidapena luzatzen dizue. Batzarra datorren ostiralean, martxoak 27, iluntzeko 21,00an izango da udaletxeko erabilera anitzeko gelan, eta gai hauek jorratuko dira:

1. 2011-2015 legealdiaren balantzea.
2. Aparkaleku berriko lanak.
3. Udaletxeko Kultura solairuko lanak.
4. Beste hainbat puntu. Herritar guztion partaidetza eta elkarlanarekin egin nahi dugu aurrera.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.

BERASTEGIKO UDAL TALDEA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!