Badator Korrika! Dakizuen bezala, aurten martx

Erabiltzailearen aurpegia Berastegiko udala 2015eko martxoaren 18a

Badator Korrika! Dakizuen bezala, aurten martxoaren 19an Urepelen hasi eta martxoaren 29an Bilbon bukatuko da. Berastegitik martxoaren 21ean, goizeko 5:33ean pasako da eta hori dela eta, eskolan ikasleekin Korrika Txikia egitea pentsatu dute martxoaren 18an, arratsaldeko 15:00etan. Ibilbidea hauxe izango da: Eskola (Lekukoarekin LH6ko ikasleak emango diote hasiera Korrika Txikiari) Alkañiz (LH5) Zuikingo kruzea (LH4) Etxe urdina (LH3) Medikuaren kontsulta (LH2) Ureta (LH1-HH5) Plazako arkua (HH4) Basurde Elkartea (HH2-3) Eskolan emango zaio bukaera Ibilbidean zehar ikasleak gelaka prest egongo dira Korrika Txikian parte hartzeko eta geletako ordezkariek eramango dute lekukoa. Gurasoei ere gonbitea luzatzen dizue jarduera honetan parte har dezazuen eta zuen seme-alabekin batera euskararen alde korri egin dezazuen. Ager zaitezte ibilbideko edozein puntutara. Ekintza ahalik eta ongien antolatzeko gurasoen laguntza ere eskertuko genuke, aurrean joango den pankarta eramateko edo bidegurutzeak zaintzeko. Norbait prest egongo balitz jakinarazi Maite Amundarain edo Maider Mugikari. Eskerrik asko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!