80 gaztetxo Xistera Campusean

Erabiltzailearen aurpegia Beotibar Zesta Punta Elkartea 2019ko ira. 30a, 14:59

II. Xistera Campusa amaiturik, oso balorazio positiboa egiten dute Euskal Herriko Xistera Elkargoak eta Beotibar Zesta Punta Elkarteak.

Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako 80 gaztetxo elkartu ziren asteburu pasa, Tolosaldeko pilotalekuak izan dituztelarik entrenamendu gune. Herri askotako puntistak gerturatu dira: Cabanillas (Nafar erribera), Gasteiz, Markina-Xemein, Berritxu, Durango, Zumaia, Mutriku, Donostia, Andoain, Donibane Lohitzune, Bidarte, eta noski, Tolosako Beotibar elkarteko pilotariak aritu ziren.  Aimar Iturbe eta Eneko Zubia izan ziren Beotibarko kideak. 

Zesta Puntaren inguruan antolaturiko asteburuan, jolasak, teknifikazio saioak, Iñaki Goikoetxea "Goikoren" bisita, gaubela, edo azken eguneko Beotibarko jaialdiaz gozatzeko aukera izan zuten. Inongo dudarik gabe, Zesta Puntak badu etorkizuna. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!