Zesta punta ezagutzeko bigarren aukera

Erabiltzailearen aurpegia Beotibar Zesta Punta Elkartea 2015eko irailaren 22a

Beotibar Zesta Punta Elkarteak berriro ate irekien jardunaldia antolatu du gaztetxoentzat. Oraingoan, ostegun arratsaldean izango da, Tolosako Beotibarren.

Pasa den irailaren 17an Beotibar Zesta Punta Elkarteak antolaturiko ate irekien jardunaldia ospatu zen. Agertu ziren gaztetxoek bikain pasa zuten arratsaldea, zesta punta probatu eta euren gaitasunak agertu zituztelarik.


Datorren ostegunean ere, hilak 24, bigarren eta azken ate irekiak antolatuko ditu Beotibar zesta punta elkarteak. Lehen jardunaldian agertutako gaztetxoek esperientzia errepikatu ahal izango dute, eta nahi duen orok ateak irekita izango ditu zesta punta zer den probatzeko. Beotibar zesta punta elkartearen helburua argia da: gazteek ondo pasa eta zesta puntarekin gozatzea, eskualdeko gazte askok orain artean egin duen bezala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!