Behar Zanakoen partidak asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2026ko martxoaren 20a

Ostiralean bi partida jokatuko dituzte Villabonan.

Ostiralean Villabonan 18:00etan kadete 1. mailako Udaberri Sariko finalerdia jokatuko dute Eizagirre eta Garaikoetxeak Tolosako Beristain eta Gabarainen aurka. Ondoren, Gipuzkoako Udaberri Sariko finala jokatuko dute Araitz eta Haizea Aldazabal ahizpek Txost taldeko Gutierrez eta Urainen aurka.

Ostiralean Ordizian 19:30ean errendimenduko alebinen 1.mailako finalerdia jokatuko dute Landa eta Traorek Txapagaineko Alberdi eta Telleriaren aurka.

Larunbatean 11:00etan Zubietan infantil mailako Gipuzkoako joko garbi txapelketako finalerdia jokatuko dute Xuban Artola eta Oier Dieguezek Zubieta taldeko Garayurrebaso eta Linderen aurka.

Ostiralean 19:00etan Aretxabaletan Muxika eta San Sebastianek Mendebale adarreko Gipuzkoako errendimenduko 1.mailako infantilen finalerdia jokatuko dute.

Bestetik, txapelketa pribatuei dagokienez Baztango txapeketan eta Zaramagan jokatuko dute gure pilotariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!