Hainbat finaletan izan ziren asteburuan Behar Zanako pilotariak. Beñat Eizagirre Gipuzkoako eskuz banakako berezkoen-Elay Sariko txapelduna izan da, Bergarako Olanoren aurka 18-5 irabazi ondoren Amasan jokatutako finalean. Unai Zufiria jubenilen 2. mailan txapeldunorde Gipuzkoako Lau eta Erdiko txapelketan, Oiarpeko Zelarainen aurka 22-6 galdu ondoren.Cestau txapelduna izan da Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketan nagusien lehen mailan. Inhar Iparragirre txapeldun Euskal Ligan eskuz banaka trinketean gazte mailan. Unai Zufiria eta Eñaut Oñate txapeldun Euskal Ligan binaka gazte mailan. Oier Elola txapeldun Gipuzkoako Lau eta Erdiko kadeteen 3. mailan. Lizaso txapeldunorde geratu zen nagusien 2. mailan. Aitor Larrarte txapeldunorde jubenil 3. mailan. Peru Cestau eta I. Iparragirre txapeldunorde gazte mailan Euskal Ligan trinketean eskuz binaka Xuhar Ezkioga eta Hodei Barriola txapeldunorde Udaberri Sarian infantiletan eskuz binaka 2. mailan.
Asteburuan, bestalde, partida garrantzitsuak izango dira. Emakumezkoetan Gipuzkoako Lau eta Erdiko nagusien mailako finala jokatuko da Behar Zanako Miren Larrarte bidaniarra eta Itxaso Erasun zizurkildarraren artean. Jaialdia 11:00etan hasiko da Donostiako Atano III.a pilotalekuan eta laugarren partida izango da. Bestalde, Behar Zanako Joanes Cestau Euskal Ligako eskuz banakako 22 urtez azpiko finalerdia jokatuko du Palaciosen aurka, Villabonako Behar Zana pilotalekuan, bihar 16:30etik aurrera. Behar Zanak XX. Txukun Lakua Kluben Arteko Txapelketaren finala jokatuko du igandean, 11:15ean hasita, Gasteizko Lakuako frontoian.
Horrez gain, aurrera doa nagusi mailako eskuz binakako Santio Txapelketa 2025, XIII. Antton Pebet Oroimenezkoa. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiral arratsaldetan maila handiko partidak ikusi daitezke Behar Zana pilotalekuan.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!
EGIN ATARIKIDE!