Gipuzkoako onenak infantil mailan

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2025eko apirilaren 2a

Denboraldi ezin hobea daramate Behar Zanako pilotariek. Errendimenduko infantiletan lehn mailan pasa den astean txapela irabazi zuten Eizagirre-Iraolak, Lanzeta taldekide izanik Ataungo Labaka eta Olano Bergarakoaren aurka. Añorgarren aurka 2.mailan irabazi zuten txapela Ezkioga eta Urruzolak. Ekialde adarreko finalean ere, lehen mailan, Etxarri-Illarramendik irabazi zuten sari nagusia.

Aipatu beharrekoa da, kadete mailan Euskal Liga irabazi zutela Otaegi-Cabalerok eta Udaberri sariko lehen mailan Zufiria-Illarramendik 22-21 galdu zutela finalerdia.

Jarraitu horrela!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!