Eizagirre-Iraola-Lanzeta eta Ezkioga-Urruzola finaletan

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2025eko martxoaren 25a

Illarramendi-Etxarrik Gipuzkoako Txapelketan alebinetako lehen mailako finala jokatuko dute eta Leire Lertxundi Gipuzkoako Eskuz banaka-Goiener Sariko nesken errendimendu txapelketan lehiatzen hasiko da. Kartel guztiak hemen

Asteburu honetan errendimenduko finalak eta nesken txapelketaren hasiera izango dute garrantzitsu. Eizagirre-Iraola-lanzetak finala izango dute Beotibarren igandean 1.mailan. 3koteko 1ek jokatuko duen arren, 3ak dira taldeko parte. Partida gogorra izango dute. Ligaxkan finaleko aurkarien aurka Lanzeta eta Eizagirrek irabaztea lortu zuten arren, beste partida bat izango da.

Villabonan ostiralean, Ezkioga eta Urruzolak Añorgako Ezkurra-Mintegi bikotea izango dute aurkari infantilen 2.mailako Gipuzkoako finalean. Alebinetan ekialdeko finala Etxarri-Illarramendik jokatuko dute Tolosako Antia-Artolaren aurka.

Aste honetan Gipuzkoako txapelketako paleta kantx aosoan, Luixak Astigarragan jokatuko du.

Txapelketa pribatuei dagokienez, Cestauk asteazkenean Bergaran Ibarluzea izango du aurkari eta Barañainen ere izango dute Eizagirre-Iraolak.

Datorren astean hasiko da lauterdiko txapelketa, pasaka txapelketa eta abar. Gure pilotari askok izango dute partehartzea bertan.

 

ZORTE ON DENEI!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!