Lacarra-Elolak Udaberri Sariko finala eta beste 7 finalerdi garrantzitsu

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2025eko martxoaren 19a

Finalerdietan ariko direnak hauek dira: Arrillaga emakumea Master Cup-en finalerdian, Eizagirre Iraola Gipuzkoakok eskuz binaka infantiletako lehen mailan, Ezkioga-Urruzola eta Martinez-Elosegi Gipuzkoakoan infantil bigarren mailan, Zufiria-Illarramendi kadete lehen mailako Udaberri Sarian, Olasgasti-Larrarte jubeniletako hirugarren mailako Udaberri Sarian, Illarramendi-Etxarri Ekialde Adarrean Gipuzkoako Txapelketako lehen mailako alebinetan eta Aiztondoko guztiak.

Asteburu honetan, fase aldaketak tarteko ohi baina partida gutxiago izango dituzte gure pilotariek. Guztira, 25 partida federatuenak eta 24 eskolartekoenak. Hauetako 7 ofizialak, Aiztondokoan 13 partida, 5 txapelketa pribatuetan eta 24 eskolarteko txapelketan. Hala ere, Villabonako pilotalekuan 7 partida federatu jokatuko dira ostegunean eta ostiralean eta larunbat arratsaldean 2 orduz gutxienez alebin mailako eskolartekoen txapelketako partidak izango dira.

Partida garrantzitsuena, finala, Alegian jokatuko da ostiralean 19:15ean eta Lacarra-Elolak kadete 3.mailan Bergarakoen aurka jokatuko dute.

Txapelketa ofizialei dagokienez, egun bat lehenago hasiko dira Villabonako partidak:

Zufiria eta Illarramendik Lapkeko Barbarin-Mantzisidorren aurka Udaberri sarian kadete 1.mailakoen finalerdia jokatuko dute. Ondoren, XXVI. Aiztondoko finalerdiak jokatuko dira, eskuz infantil mailan eta bertan Behar Zanako 4 bikote arituko dira heuren herria ordezkatuz: Eizagirre-Lertxundi, Muxika-Iraola, Ezkioga-Elosegi eta Sorarrain-Urruzola.

Ostiralean, infantilen 1.mailan, Gipuzkoako txapelketako finalerdia jokatuko dute Eizagirre eta Iraolak. Txapelketan zehar Lanzetak osatu du taldea eta aste honetan aipaturiko biek jokatuko dute. Jaialdi berean, Behar Zanako bi bikotek Gipuzkoako 2.mailan infantilen finalerdia jokatuko dute: Ezkioga-Urruzolak eta Martinez-Elosegik. 

Alebin 1.mailan, Gipuzkoako Ekialde adarrean Illarramendi-Etxarrik finalerdia jokatuko dute Gaztelupekoen aurka. 

Paleta ere izango da jaialdian, Gipuzkoako Final zortzirenak jokatuko ditut Luisak, nagusien mailan paletaz kantxa osoan 2.mailan.

Ostiralean, jubenilen 3.mailan Udaberri sariko finalerdia jokatuko dute Zestoan Olasagasti eta Larrartek.

Txapelketa pribatuetan garrantzitsuena Emakumea master Cup-eko finalerdia. Laudion, Miriam Arrillagak jokatuko du Etxegarairekin batera, eta ETB1etik zuzenean ikusi ahalko da.

Bestetik, Zaramagan Zufiria eta Illarramendik eta Eizagirrek, Goñiren omenezkoan asteazkenean Cestauk, Elosegik Amaiurren jokatuko dute.

Kartel guztiak eta pilotariak zein diren ikusteko egin klik hemen:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!