Partiden emanak ez du atsedenik

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2025eko martxoaren 12a

Aipatzekoak bereziki, joko garbian Dieguez eta Artolak Gipuzkoako finalerdia jokatuko dutela eta Itxaso Erasunek Bizkaia Sariko finala jokatuko duela.

Azken txanpan sartuak dira Gipuzkoako errendimenduko txapelketak, Udaberri Sarikoak eta Aiztondoko Topaketa, besteak beste.

Aste honetan, paletaz, joko garbian zein eskuz, 8 txapelketa ezberdinetan lehiatuko dira gure pilotariak. Aiztodokoa, Gipuzkoakoa, Udaberri Saria, Bergarako Saria, Barañaingo Txapelketa, Baztango Udaberrikoa, Zaramagakoa eta Bizkaia Torneoa. Joko garbian, paletaz eta eskuz. Bada zerbait.

Guztira, aste honetan gure pilotariek, 22 pilota partida jokatuko dituzte.

Partida guztien kartelak ikusteko egin klik hemen.

Zorte on denei!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!