Behar Zanako pilotariek aste honetan 42 partida jokatuko dituzte, etxean 11

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2025eko otsailaren 19a

32 pilota partida ofizial, txapelketa pribatuetan 3 eta Aiztondo Topaketan 17 partida jokatuko dituzte. Partida guztien kartelak ikusteko sakatu hemen.

Aste honetan Villabonan 11 pilota partidu jokatuko dira ostegun, ostiral eta larunbatean. 9 federatuak izango dira eta 2 Aiztondoko XXVI. topaketari dagozkionak. Gipuzkoako txapelketa zein Udaberri Sariko partidak izango dira, eskuz eta joko garbian ezker paretan. Eskolartekoan, Irati benjaminetan paleta txapelketa jokatuko du.

Guztira partida ofizialei dagokienez, Gipuzkoako txapelketa eta Udaberri sarian 26 partida jokatuko dituzte, 4 Euskal Ligako partidak izango dira.

Partidak ofizial garrantzitsuenak Iruran jokatuko direnak izango dira, Esnaolak eta Urruzolak 1. mailako promozioko partidak jokatuko dituztelako.

Txapelketa pribatuetan Zizurren lauterdian Otaegik kadetetan eta Cestauk finalerdiak jokatuko dituzte.

Aiztondoko XXVI. Aiztondo pilota topaketa jokatzen jarraituko dute Aiztondo bailarako herrietako taldeetako pilotariak. Villabonan Infantilek jokatuko dute aste honetan. Egutegi guztiak ikusteko egin klik hemen.

Bestetik, Baztango XXXIV. txapelketan Larrartek jokatuko du aste honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!