Behar Zanako pilotariek aste honetan 71 partida jokatuko dituzte

32 pilota partida ofizial, txapelketa pribatuetan bat, eskolartekoan 26 eta Aiztondo topaketan 12 partida jokatuko dituzte. Partida guztien kartelak ikusteko sakatu hemen

Aste honetan Villabonan 18 pilota partidu jokatuko dira ostegun, ostiral eta larunbatean. 16 federatuak izango dira eta 2 Aiztondoko XXVI. topaketari dagozkionak. Gipuzkoako txapelketa zein Udaberri Sariko partidak izango dira, eskuz eta joko garbian, ezker paretan eta trinketean.

Guztira partida ofizialei dagokienez, Gipuzkoako txapelketa eta Udaberri sarian 26 partida jokatuko dituzte, 6 Euskal Ligako partidak izango dira.

Partidak Gipuzkoa osoan barna jokatuko dituzte, Getaritik Zegamaraino, Astigarraga, Hernani, lazkao eta beste hainbat herriekin batera. 

Aiztondoko XXVI. Aiztondo pilota topaketa jokatzen jarraituko dute Aiztondo bailarako herrietako taldeetako pilotariak. Villabonan Infantilek jokatuko dute aste honetan. 

Bestetik, Baztango XXXIV. txapelketa hasia da eta Larrartek jokatuko du aste honetan. 

ZORTE ON DENEI!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!