Behar Zanako pilotariek aste hoentan 48 partida jokatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2025eko otsailaren 5a

28 pilota partida ofizial, txapelketa pribatuetan 4 eta Aiztondo Topaketan 16 partida jokatuko dituzte.  Partida guztien kartelak, tokiak eta jokatu duten pilotarien kartelak hemen.

Aste honetan Villabonan 5 pilota partidu federatuz gozatzeko aukera izango da. Gipuzkoako txapelketa zein Udaberri Sariko partidak izango dira, eskuz eta joko garbian, ezker paretean eta trinketean.

Guztira partida ofizialei dagokienez, Gipuzkoako txapelketa eta Udaberri sarian 23 partida jokatuko dituzte, 4 Euskal Ligako partidak izango dira.

Aiztondoko XXVI. Aiztondo pilota topaketa jokatzen jarraituko dute Aiztondo bailarako herrietako taldeetako pilotariak.

Zaramagako txapelketan elite mailan Cestau eta Erasunek, Arkupe txapelketan final laurdenak Illarramedik, EMC txapelketan Larrartek eta Maizek Ducassue-ren aurka jokatuko dute.

ZORTE ON DENEI!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!