Behar Zanak pilota saioak eskaini zituen Zaballako espetxean

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2025eko urtarrilaren 10a

Behar Zana pilota taldeko lantaldeak eguneroko pilota jardunaz harago, ordu eta lan handia eskainiz, bestelako jarduerak ere antolatzen eta aurrera eramaten ditu.

Pasa berri den 2024an 8 pilota saio eskaini genituen Arabako Zaballa espetxean,  martxoaren 30eko 2/2023 Legearen  Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolaren 2. artikuluan zehaztutako espetxeetako presoentzako jarduera fisiko eta kiroleko programak sustatzeko, haien gizarteratzea lortu asmoz. 
 
Saio horietan, euskal pilotako jokamoldeak ezagutarazi genizkien bertako gure ikasle emakumezko eta gizonezkoei.  Paletaz aritu ginen bi egunez, baina batez ere esku pilotan jolastu-jokatu eta ikasi zuten.
 
Ikasteko grinarekin eta gogo handiz bildu ziren gure teknikariekin. Eguneroko jarduneko fruituak ikusi genituen eta azken jardunaldian pilota jaialdia ospatu genuen bertako pilotariekin eta Behar Zana inguruko pilotari afizionatuekin.
Egunero ikasten dugulako zerbait.
 
Jarraituko dugu han eta hemen pilotaren bitartez kirola, osasuna eta bestelako baloreak helarazten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!