33 partida jokatuko dituzte gure pilotariek asteburuan, 31 ofizialak izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2025eko urtarrilaren 9a

Euskal Liga eskuz eta paletaz, errendimendukoak Gipuzkoan eskuz banaka, Udaberri Saria eskuz binaka, paletaz banaka Gipuzkoa hasiko hasiko da eta trinketean eskuz finalerdiak Karrikart-Esnaolak eta Cestau-Izagirrek asteburuan. Partida guztien orduak, tokiak eta kartelak hemen.

Ostegunean hasiko da partida maratoia. Etxean 17 partida jokatuko dituzte gure pilotariek. Ostegunean 19:45 Euskal liga hasiko dute emakumezkoek Ohorezko mailan. Miriam Arrillagak eta Irati Zabalak Gaztelekuko Garai-Mendizabal izango dituzte aurkari.

Ostiralen 8 partida jokatuko dira 17:00tan hasita. Esanguratsuenen artean, Euskal Ligako nagusi 1. mailan gizonezkoetan Cestau-Erasunek jokatuko dutenak Zeanuriko bikoaren aurka eta Larrarte-Erasun neskek, Ohorezko mailan jokatuko dituztenak izango dira.

Larunbatean goizean 10:00etan 4 partida jokatuko dira, eskuz eta paletaz 1. Mailan banaka Luixak jokatuko du Aiako Aldalurren aurka.

Arratsaldean 15:30ean paletaz kadete mailako neskek jokatuko dute. Aipatzekoa Euskal Liga osoan, EAE eta Nafarroako bikoteek parte hartzen duten txapelketan Behar Zanako 2 bikote izango direla 4tik.

Larunbat arratsaldean Iruran, Eskuz binaka trinketean, Karrikart eta Esnaolak nagusien 1. Mailan Astigarragako Mundarroko Barandiaran-Gurutzealde bikotearen aurka jokatuko dute. Jubeniletan, Cestau-Izagirrek finalerdia jokatuko dute Hernaniko bikotearen aurka.

Emakumea Master cup-en binakako txapelketan gure taldeko Arrillaga eta Erasunek jokatuko dute Eskoriatzako jaialdian.

Zorte on guztiei!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!