Eizagirre eta Iraola Sopelan, Illarramendi bi aldiz eta Iparrgirre Gipuzkoako Txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2025eko urtarrilaren 5a

Eizagirre eta Iraola Sopelan, Illarramendi bi aldiz, eta Iparragirre Gipuzkoako Txapeldun eta Larrarte, Zufiria, Otaegi eta Iparragirre azpitxapeldun. Izugarrizko emaitzekin hasi dute urtea Behar Zanako pilotariek. Denboraldi parte hartuko ia maila guztietan Behar Zanako ordezkari bat iritsi da finalera edo azken kanporaketararte.

Gaur, Xuban Illarramendik Gipuzkoako txapela irabazi du kadetetan 2.mailan eskuz banaka Bergarako Contrerasi 18-3 irabazita. Atzo Irurako trinketean binaka txapela lortu zuen taldeko Xuhar Iparragirre lagun Behar Zanako Imanol Zufiria eta Beñar Larrarteren aurka 40-38ko emaitzaz.

Sopelako KM0 txapelketan Aiert Iraolak eta Beñat Eizagirrek infantil mailan txapela irabazi dute 18-9 Zazpiturriko Arteaga eta Durangoko Areitioren aurka.

Gaur ere Gipuzkoako banakako txapelketan Jubeniletan 2. Mailan azpitxapeldun geratu da Inhar Iparragirre Ataungo Lopezen aurka 22-12ko emaitzaz galduta.

Ostiralean, Gipuzkoako banakako txapelketan kadete 1. Mailan Adur Otaegik finala galdu zuen 18-9 Azkoitiko Etxanizen aurka.

Zorionak denei, ez da makala lortu duzuena!
Segi horrela eta jarraitu gozatzen!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!