𝗔.𝗢𝗧𝗔𝗘𝗚𝗜, 𝗜𝗟𝗟𝗔𝗥𝗥𝗔𝗠𝗘𝗡𝗗𝗜 𝗕𝗜 𝗔𝗟𝗗𝗜𝗭, 𝗜.𝗭𝗨𝗙𝗜𝗥𝗜𝗔, 𝗕.𝗟𝗔𝗥𝗥𝗔𝗥𝗧𝗘, 𝗫.𝗜𝗣𝗔𝗥𝗥𝗔𝗚𝗜𝗥𝗥𝗘 𝗘𝗧𝗔 𝗜.𝗜𝗣𝗔𝗥𝗥𝗔𝗚𝗜𝗥𝗥𝗘 𝗚𝗜𝗣𝗨𝗭𝗞𝗢𝗔𝗞𝗢  𝗙𝗜𝗡𝗔𝗟𝗘𝗧𝗔𝗡

𝗔.𝗢𝗧𝗔𝗘𝗚𝗜𝗞 𝗜𝗟𝗟𝗔𝗥𝗥𝗔𝗠𝗘𝗡𝗗𝗜𝗞 𝗕𝗜 𝗔𝗟𝗗𝗜𝗭, 𝗜.𝗭𝗨𝗙𝗜𝗥𝗜𝗔𝗞, 𝗕.𝗟𝗔𝗥𝗥𝗔𝗥𝗧𝗘𝗞, 𝗫.𝗜𝗣𝗔𝗥𝗥𝗔𝗚𝗜𝗥𝗥𝗘𝗞 𝗘𝗧𝗔 𝗜.𝗜𝗣𝗔𝗥𝗥𝗔𝗚𝗜𝗥𝗥𝗘𝗞 𝗚𝗜𝗣𝗨𝗭𝗞𝗢𝗔𝗞𝗢 𝗘𝗦𝗞𝗨𝗭 𝗕𝗔𝗡𝗔𝗞𝗔𝗞𝗢 𝗘𝗧𝗔 𝗧𝗥𝗜𝗡𝗞𝗘𝗧𝗘𝗔𝗡 𝗕𝗜𝗡𝗔𝗞𝗔𝗞𝗢 𝗙𝗜𝗡𝗔𝗟𝗔𝗞 𝗝𝗢𝗞𝗔𝗧𝗨𝗞𝗢 𝗗𝗜𝗧𝗨𝗭𝗧𝗘 𝗔𝗦𝗧𝗘𝗕𝗨𝗥𝗨 𝗛𝗢𝗡𝗘𝗧𝗔𝗡

ASTEBURU HONETAN ESKUZ JOKATUKO DIRE 7 FINALETAN 5 PARTE-HARTZE IZANGO DITU BEHAR ZANAK

SOPELAN, EIZAGIRRE ETA IRAOLAK INFANTILETAN FINALA JOKATUKO DUTE IGANDEAN AREITIO ARTEAGA BIKOTEAREN AURKA.

Urte amaiera bikaina izan bazen antolatutako topaketa, jaialdi eta gure pilotarien final eta txapelak izan zirela eta, urte hasiera ez da makalagoa. Eskuz banaka 1. mailan Adur Otaegik finala jokatuko du bihar ostiralez Atano III. Azkoitiko Etxanizen aurka. Otaegik, Ekhi Oses Hernanikoari irabazi zion final erdietan eta partida gogorra izango du. Jaialdi honetan Andoni Olasagastik ere merezi zuen egotea, nagusien 1.mailan final erdia 22-21 galdu zuen Amezketan Gorostidiren aurka eta irabazteko merituak soberan egin arren ezin izan zituen 22 tanto erdietsi. Dena den, txapelketa oso ona egin du Olasagastik, Murua, Lizeaga, Santxo eta beste hainbat espezialista izan dira tartean eta hauekin batera lehiatzeko gai dela erakutsi du.

Larunbatean, eskuz binaka trinketean Behar Zanako bi bikote ordezkari iritsi dira finalera. Xuban Illarramendi eta Xuhar Iparragirre alde batetik eta Imanol Zufiria eta Beñat Larrarte bestetik. Partida orekatua izango dute eta onenak iabaz dezala.

Igandean Amezketan igandean 2.mailan jokatuko diren finaletan bi ordezkari izango ditugu. Kadeteetan Xuban Illarramendik jokatuko du, betik gora egin duen txapelketa izan du. Bergarako Contreras izango du aurkari. Jubeniletan berriz Inhar Iparragirrek jokatuko du Ataungo Lopezen aurka. Iparragirrek berea oso ondo egin du txapelketan zehar eta merezimendu ososz jokatuko du finala. Bete beteko partida izango da.

Azkenik, igandean Beñat Eizagirrek eta Aiert Iraolak infantil mailan Sopelako txapelketako finala jokatuko dute Amezketako Arteaga eta Durangoko Areitioren aurka

Denboraldi oso ona doa Behar Zanako pilotraientzat Gipuzkoako txapelketan. Eskuz banaka alebin 1.mailan ekialdeko irabazle izan zen Illarramendi eta Artola bigarren infantil 2.mailan. Eizagirrek infantiletan 1.mailako txapela irabazi berri du. Astenuru honetan banaka 4 ordezkari izango ditugu.

Trinketean kadetetan 2 finalista eta beste mailetan ligaxkako partidetan emaitza oso honekin dihardute jubenil eta nagusi mailako pilotariek.

Binakako txapelketan, nagusietan gizonezkoek 1.mailan finala jokatu eta Ohorezko mailara igo ziren Lizaso, Cestau, Barandiaran eta Erasunek osatutako taldeak. Bigarren mailako plaza mantendu eta 3.mailatik beste talde bat 2.mailara igo zuten Olasagasti-Mujika eta Urruzolak.. Emakumezkoean txapela irabazi zuten Arrillaga eta Erasunek.

Kadeteen 1.mailan finala galdu zuten Otaegi eta Caballerok.

Eta beste mailetan final laurdenak eta final erdiak ere jokatu zituzten.

Animo kuadrila eta zorte on denei eta jarraitu horrela!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!