Aste honetako gure pilotarien partidak

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2024ko abenduaren 17a

Asteburu honetan partida garrantzitsuak izango dituzte gure pilotariek. Partida guztien kartelak ikusteko klikatu hemen.

Ostegunean Oiartzunen, Adur Otaegik Oiarpeko Oiartzabalen aurka jokatuko du kadeteen 1.mailan. Final laurdenetako partida jokatuko dute.

Ostiralean jokatuko dira partida gehienak eta Andoni Olasagastik, fnagusien 1.mailan Juaristi izango du aurkari eskuz banaka, final laurdenak jokatuko dituzte.

Villabonan, infantilen errendimendu 1.mailan eskuz banaka Beñat Eizagirrek Ataungo Labakaren aurka finalerdietako partida jokatuko du.

Xuban Artola eta Oinatz Illarramendik ekialde adarreko finalerdiak jokatuko dituzte Zazpiturriko Nazabal eta Gaztelupeko Eizagirreren aurka hurrenez hurren.

Larunbatean Beotibarren, eskuz banaka jubenilen 2.mailan Tolosan Iparragirrek eta Unai Zufiriak final laurdenak jokatuko dituzte  Caminos eta Elolaren aurka hurrenez hurren.

Kartel guztiak jarraian.

ZORTE ON DENEI!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!