Aste honetako gure pilotarien 38 partidak

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2024ko abenduaren 10a

Asteburu honetan partida garrantzitsuak izango dituzte gure pilotariek. Partida guztien kartelak hemen. 

Larubatean Amasan, jubenil 3.mailan eskuz binaka Olasagasti-Larrarte bikoteak final erdietako partida jokatuko dute Abantzuko bikotearen aurka.

Alegin, infantilen errendimendu mailan paletaz Ortiz de Murua-Agbons bikoteak molle-pelle pilotaz Gipuzkoako finalerdietako partida jokatuko dute larunbatean.

Alkizan ostiralean Igotz Urruzolak Gipuzkoako infantil 2.mailan final laurdenetako partida izango du Zazpiturriko Toledoren aurka.

Villabonan, infantil 1. mailan Eizagirrek Intzako Jauregiren aurka izango du final laurdenetako partida. 

Etxarrik, alebin 1. mailan final laurdenetakoa izango du Ilunpeko Arandiaren aurka.

Arrasaten, leire Lertxundik, infantil 3. mailan final laurdenetako partida iznago du Dominguezen aurka.

Bestetik, Gipuzkoako nagusien lehen mailan azken txanpan gaude eta Olasagasti eta cestauk final laurdenak jokatuko dituzte Olaizola Abantzukoaren eta Gorostidi Zazpiturrikoaren aurka hurrenez hurren.

Larunbatean Villabonan, Behar Zanatik utzita KUKUn ari den Aratz Luixak, Alain anaiarekin Gipuzkoako Paleta goma finala jokatuko du Euskal Jolas taldearen aurka.

Final zortzirenetako partidak ere izango dira eskuz banaka. 

Txapelketa pribatuetan, Soroaren oroimenezkoan  jokatuko du Cestauk igandean Albenizekin Ibarluzea-Garmendiaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!