Aste honetako gure pilotarien 12 partidak

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2024ko abenduaren 4a

Asteburu honetan zubia tarteko partida gutxi izango dituzte gure pilotariek, baina garrantzitsuak izango dira. Partida guztien kartelak ikusteko, Behar Zanako web orrian sartu.

 

Ostegunean Villabonan, Gipuzkoako txapelketan buruz buru eskuz banaka kanporaketak izango dituzte Urruzolak infantiletan eta Iparragirre eta Zufiriak jubeniletan. Miren Larrartek DVko finalerdia jokatuko du, Zabaletaren aurka Donostiko Atanon larunbatean. Orion, Ibargurenen oroimenezko finalak jokatuko dira ostiralean, bertan bi bikote izango ditugu infantiletan. Ezkioga-Urruzola eta Eizagirre-Iraola. Arrillagak lagunartekoa jokatuko du jaialdi berean. 

Eta Baztanen larunbatean finalerdiak izango dira maila honetan ere. Elosegi eta Urruzolak eta Eizagirre Iraolak jokatuko dute 1. eta 2. mailan. Gaur eta bihar, asteazken eta ostegunean Trinketeko Gipuzkoako txapelketako partidak ere badituzte nagusi 1.mailakoek. Lizaso-Urruzola eta Carricart-Esnaola Hernani eta Eple taldekoen aurka jokatuko dute. Ligaxkako partidak dira.

ZORTE ON DENEI!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!