40 partida Behar Zanakoek

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2024ko azaroaren 27a

Aste honetako gure pilotarien 40 partida horietan finalerdiak eta final-laurdenak izango dira
Partida guztien kartelak, orduak eta tokiak ikusteko aukera hemen.

Asteburu honetan, ostegunetik hasita, Gipuzkoako eskuz binakako Trinkete Txapelketa jokatzen hasiko dira gure pilotariak. Nagusi 1. mailan 2 talde ditu Behar Zanak eta beste 2 2.mailan. Jubeniletan 3 bikotek parte hartuko dute eta kadetetan bik. 9 talderekin talde parte hartzaileena izango da. Negua txapelketa eta eskuz banaka federatu eta errendimendu mailakoen 26 partida jokatuko dituzte gure pilotariek, 3 programatu gabe geratu direlarik. 

Bestetik, txapelketa pribatuetan neska nagusiek partida garrantzitsuak dituzte gure pilotariek.

  • DV txapelketan final-laurdenak: Arrillagak Aldairen aurka izango du. (Larrarte sailkatua dago)

  • Emakumea Master Cup finalerdiak: Arrillagak Aldairen aurka eta Erasunek Zabaletaren aurka.

  • Orioko Ibarguren txapelketan finalerdiak gure 3 bikotek (izenak beherago)

  • Sopelan final laurdenak 3 bikotek

  • Baztanen final laurdenak 3 bikotek

  • Lagunartekoa Antiguon

ZORTE ON DENEI!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!