Aste honetan gure pilotariek 46 partida jokatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2024ko azaroaren 13a

Aste honetan gure pilotariak Gipuzkoako Txapelketan ariko dira eta 34 partida jokatuko dituzte, baina guztira 46 partida izango dituzte, txapelketa pribatu eta ofizialak kontuan hartuta.

Aste honetan ostegunean, ostiralean eta larunbatean pilota partidak izango dira Villabonako pilotalekuan. Alkizan ere etxeko 3 partida jokatuko dira egutegia osatu ahal izateko. Eskuz banaka, binaka eta paletaz ariko dira asteburuan. Aste honetan ez da eskolarteko partidarik izango.

Txapelketa pribatuetan Sopelan, Najeran, Baztanen,DV, Bost Kirol Donezteben eta Emakumea Master Cup-eko lau terdikoan ariko dira. Partida guztien kartelak, gure webgunean daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!