Arrillaga eta Erasun Gipuzkoako Txapeldun eskuz binaka neska nagusien mailan

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2024ko azaroaren 10a

22-8ko emaitzarekin irabazi dute gaur Atano III. pilotalekuan Etxegarai-Oses Aloña Mendiko bikotearen aurka.

Txapelketa bikaina egin dute Miriam Arrillaga eta Itxaso Erasunek. Arrillagak aurten ere aurretik jokatu du, Behar Zana taldean Miren Larrarte delako aurrelari bakarra eta Irati Zabalarekin osatu du bikotea.

Beraz, iazko balentria errepikatu dute Arrillaga eta Erasunek berriz ere, txapela irabazita.

Aipatu beharrekoa da, Erasunek 3. urtea duela jarraian Gipuzkoako txapeldun izaten. 2022an Miren Larrarterekin irabazi zuen Behar Zana ordezkatuz. Iaz Arrillagarekin.

2021ean Miren Larrarte eta Miriam Arrillagak irabazi zuten Iten txapela, desagertua den Su Berri taldea ordezkatuz. 4 urtetan, 3 pilotari hauen buruetan jantzi dira txapelak.

Zorionak neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!