Izaro Santano eta Izar Gaztañazatorre azpitxapeldun Gipuzkoako jubenil mailako nesken paleta txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2024ko azaroaren 9a

Hernanin gaur goizean jokatuko finalean 30-14 galdu dute Intxurreko Luluaga-Ugartemendiaren aurka.

Aipatu beharrekoa da eta hausnarketarako bide emateko balio badu, txapelketa honetan Behar Zanako 3 taldek eta Intxurreko batek jokatu dutela. Guztira 4 taldek jokatu dute kadeteek jokatu ahal duten eta jokatu duten jubenil mailan. Gutxi.

Eskuak du indar gehien baina bestelako jokamoldeak zaintzen eta lantzen ez badira galdu egingo dira. Gipuzkoako beste taldeak animatzen ditugu emakumezkoen zein gizonezkoentzat eskua ez den bestelako jokamoldeak lantzera.

Zorionak irabazleei eta animo neskak!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!