Aste honetan, ostiralean, Villabonan eskuz binaka 1. mailako finala jokatuko da, 19:30ak aldera. Ligaxkan zehar Joanes Cestau eta Lizasok jokatu dute aurrelari Jon Erasunekin.
Finalerdietan Barandiaranek jokatu zuen, Julen Alberdi eta Aizpururen aurka eta finala ere Barandiaranek jokatuko du. Aurkariak Lazkaoko Lapke taldeko Ibarluzea-Oliden bikotea izango da. Finalerako txartela lortuta, datorren urtean Behar Zanak eskuz binaka ohorezko mailan berriz bikotea izango du iaz maila galdu ondoren.

Kadete 1. mailakoen finala ostiralean izango da ere. Adur Otaegi eta Lander Caballerok partida bakarra galdu dute ligaxka eta kanporaketa guztietan, Hernaniko Oses-Zugastiren aurka hain zuzen. Bada, finalean aurkari hauek izango dituzte. Finala, Donostiako Atano III.a pilotalekuan izango da arratsaldeko 19:00etan.
Paleta gomaz jubenil mailan, Behar Zanako Izar Gastañazatorre eta Izaro Santano iritsi dira finalera Intxurreko Luluaga-Ugartemendiaren aurka. Finalerdietan, Behar Zanako Lasa-Goikoetxearen aurka irabazi ziten. Finala, Hernanin larunbatean 11:00etan jokatuko da.
Azkenik, eskuz binaka emakumezkoen final handia jokatuko da igandean Donostiako Atano III.a pilotalekuan goizeko 11:00etan. Fase buru geratu ondoren Miriam Arrillaga eta Itxaso Erasun iritsi dira finalera. Ligaxkan, taldekide Miren Larrarte eta Irati Zabalak ezin izan zuten final erdietarako sailkatu eta finalean Etxegarai-Oses bikotea izango dituzte aurkari. Iaz txapeldun izan ziren eta berresten saiatuko dira.