Asteburu osoa du Behar Zana pilota elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2024ko irailaren 26a

Gipuzkoako Txapelketako partidak eskuz eta paletaz, neskak eta mutilak. Erremontea ostiralean eta igandean errebotea. Jokamolde ezberdinak ikusi eta hauetaz gozatzeko aukera ostegunetik igandera.

18 pilota partida izango dira ostegunetik igandera gure herrian: Errebotea igandean Enrike Abril Txapelketaren baitan, erremontea ostiralean Oriamendi enpresakoen eskutik, eta eskuz eta paletaz Gipuzkoako Txapelketako partidak izango dira, kadeteetatik hasi eta nagusien 1. maila bitarte.

Gainera, gure pilotariek bestelako partidak izango dituzte: Itxaso Erasunek finala San Mateotako Emakume Master Cupean, Zornotzan Adur Otaegik, Gartzaronen Cestauk...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!